2020ko apirilaren 4ean, Udalak Erramu Zapatu ferian San Martin plazan jarriko duen txosnaren ustiapena adjudikatuko du. Txosna hau Eusko Labeldun kalitatea duen produktu bat bertan erre edo prestatu, eta ondoren saltzeko izango da.

Bergarakoak izan eta irabazi asmorik ez duten kultur edo kirol elkarteek, herri-taldeek eta ongintzako elkarteek, eta baita ere Bergaran ordezkaritza izan eta udalerrian urtean zehar herritarrei zuzendutako ekintzak egiten dituzten elkarteek Erramu Zapatuko ferian Eusko Label produktua saltzeko aukera izango dute.

Eskaerak martxoaren 6ko 13:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira.

Hemen oinarriak.

Eta hemen eskaera orria: f0163f_erramu_zapatua_euskolabel-eus.docx

Aurkezteko moduak:

-Posta elektronikoz ferixabergara@bergara.eus helbidera eskaera eta dokumentazio osoa bidaliaz.

-Bergararren Arreta Zerbitzuan (BAZ) aurkeztuta.