Erramu Zapatu feria egunean talo txosna jartzeko bi gune baimenduko ditu Udalak: 6x4 neurriko bi espazio utziko ditu, bata Fraiskozuri plazan eta bestea Seminarioko patioan, talo txosna jartzeko, 9:30etik 14:30era,

Eskaera egiteko epea 2020ko martxoaren 13ko 13:00etan bukatuko da eta adjudikazioa zozketa bidez emango da.

Zozketa eguna 2020ko martxoaren 16an 12:00 izango da eta emaitza udal webgunean argitaratuko da.

Eskaerak, beharrezko dokumentazioarekin batera, honela aurkeztu daitezke:

-ferixabergara@bergara.eus helbide elektronikora bidalita.

-Formulario hau erabilita.

-Udaletxeko BAZera (Bergararren Arreta Zerbitzua) bertaratuta.

Parte hartzeko baldintza eta eskaera orria hemen: talo_postua_erramu_zapatua_2020.pdf