Otsailaren 2an Domeka Azoka ospatuko da Bergarako Seminarioko patioan.

Azoka hau elkartrukea, berrerabilera eta artisautza sustatzeko sortu zen. Azoka goizeko 11:00etatik 14:30era izango da. Lehentasuna dute bigarren eskuko produktuak saltzen dituztenak eta herriko eta eskualdeko artisauek.

Izena emateko azken eguna urtarrilaren 28a da, asteartea. Eta merkatuan parte hartuko den ala ez urtarrilaren 29an, asteazkena, konfirmatuko da emailez. Azokan parte hartu nahi baduzu sakatu hemen eta bete galdetegia.