Aurten ere Gabonetarako oso programazio zabala eta anitza prestatu du Udalak hainbat departamenduren ahaleginak batuta eta Bergara Bizi ekimenarekin elkarlanean. Askoren ahaleginek oso emaitza borobila lortu ahal dutenaren adibide argia, pozik egoteko modukoa. Horren ondorioz, abenduaren 5etik urtarrilaren 5era ez da herrian aspertzeko tarterik izango; aisialdiko ia 30 ekintza izango ditugu egun hauetan.

Aurten ere merkatariek ale ederra jarri dute herria girotzeko. Eta Udala bere aldetik herriko komertzio eta zerbitzuak indarrean jartzeko ikus-entzuneko bat prestatzen dabil, laster ikusgai izango dena. Ondo pasau eta herrian gastau!

Abenduaren 5ean Gabonetako argiak piztearekin bat, egun berean Udaletxeko portaloi edo atariko Olentzero eta Mari Domingiren txokoa irekiko da umeek gutunak eraman ahal izateko. Hortik hasita ugariak dira programatutako ekintzak; baina programa hor duzue, hortaz, ez ditut banan-banan azalduko, baina batzuk aipatzearren, hauek:

Abenduaren 26ko ‘Aioko’ eta abenduaren 27ko ‘Ehuna’ haur ikuskizunak; klasikoa den Gabonetako kontzertua; ume eta gaztetxoendako udal pilotalekuan zein Labegaraietan antolatutako jolasparkeak; Bergara Hiria emakumezkoen txapelketak eta kiroletako bestelako torneoak; Laboratorium Museoaren ekimenez antolatutako youtuber hitzaldia, familiendako zientzia-tailerra, Taula periodikoaren erakusketaren bisita gidatua; Errege Kabalgata… Adin eta gustu guztietarako ekintzak antolatu eta bateratu ditugu; espero dugu zuen gustukoak izatea.

Gabon argien piztea

Abenduaren 5ean burutuko da, guztiok elkarrekin. Saltoki bakoitzak jarri beharko du bere argiztapena. Norbaiti argiak falta bazaizkio lehenbailehen 616727592 telefonoan komunikatu.

Bedelkar elkarteko saltokien Gabonetako zozketa 

500€ zozketatuko dira 100€-ko bost saritan banatuta. Bezeroek izena eta telefonoa jarri beharko dute erosketa ticketean eta kanpaina bukatzean jasoko ditugu guztiak saltokietan bertan. Zozketa urtarrilaren 5ean egingo da.

Ohe elastikoak

Munibe plazan jarriko dira. Abenduaren 6tik urtarrilaren 6ra egongo dira martxan egunero. Lanegunetan ordutegia 17:00etatik 20:00tara izango da eta larunbat eta jaiegunetan 11:30-13:00 eta 17:00-20:00. Saltokietan banatuko diren txarteltxoen bidez ibili ahalko dira bezeroak. 

Txu-Txu trena

Abenduaren 20an, ostirala, 17:00etatik 20:00tara eta abenduaren 21ean, larunbata, 11:30etatik 14:30tara eta 16:30etatik 20:30etara Tren Txu-Txu bat jarriko da Bergarako kaleetatik zehar haur eta nagusien gozamenerako. Saltokietan banatuko diren txarteltxoen bidez ibili ahalko dira bezeroak.

Surtido iberikoen zozketa

Abenduan zehar, surtido iberikoak zozketatuko dira erosketak Bedelkar txartelarekin ordaintzen dituzten bezeroen artean. Datafonoaren ticketa da sariaren frogagiria, eta adierazitako harategira eraman behar da sariarengatik trukatzeko.

Erakusleiho lehiaketa

Abenduaren 2tik 10era bitartean izenematea 943761016 zenbakian. Abenduaren 5erako erakusleihoak apainduta egon behar izango dira. Sari banaketa abenduaren 18an.

Ikusi egitaraua osoa: gabon_egitaraua_2019_20.pdf