Gaur, azaroaren 29a, 'Ufadak' ikuskizuna Seminarixoan 22:00etan. Sarrera: 8 euro.

Askoa Etxebarrieta zuzendari eta protagonista duen ikuskizun hau flamenko tradizional puruan oinarrituta dago, teknika oso zainduarekin eta sentsazio eta magia giroan, 'duende'-arekin, pasio sortzaile eta sentimenduarekin. Ikusleek deskubritu ahal izango dute flamenkoa barren-barrenetik, musika minarekin, deserriarekin, poztasunarekin, askatasunarekin eta bizitzari lotuz.

Arloa: