Azaroaren 23an, larunbata, haurrendako 'Xokolat' antzezlana eskainiko du Teatro Paraiso taldeak Seminarixoan 18:00etan. Sarrera 4 euro da.

Paraiso Antzerkia taldeak sorpresa eszeniko gozo bat sortu du hiru urtetik gorako ume eta familientzat. Espazio garbi eta perfektu batean materia bitxi bat sortzen da: txokolate-tableta. Bertan bizi da ordena maite duen emakume bat. Ezustean lagun dibertigarri eta lotsagabe batek hankaz gora jarriko du ordena eta emakumea kutsatzen saiatuko da. Elkarrekin hegan egingo dute txokolatea esku artean dutela.

Arloa: