Azaroaren 17an, igandea, Bikote Gazteen Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketa egingo da Seminarixoan, 12:00etan. Sarrera doan izango da eta Bergarako Musika Eskola da antolatzailea.

Bergara ia betidanik izan da dantzarako plaza eta azken urteotan, baita ere, dantzarien harrobi. Zaletasuna egon badago, eta hori haziz doa gainera. Horregatik, gero eta txapelketa garrantzitsu gehiago antolatu ohi dira gurean.

Hala, azaro erdian gazteen artean dantza promesak direnekin gozatu ahal izango dugu Seminarixoan, Bikote Gazteen Euskal Herriko Dantza Solte Txapelketan.

Arloa: