Labegaraietako kiroldegiaren atzeko eraikin berria egiteko lanak azaroaren 4an hasiko dira.

Uztailaren 17an esleitu zituen alkateak dekretuz, baina lanen hasiera atzeratu da Udalak Eusko Jaurlaritzaren lur kutsatuen baimenaren zain egon behar izan duelako.

Lanak Construcciones Artzamendi SA enpresak egingo ditu eta aurrekontua 948.640 eurokoa (BEZ barne) da. Sei hilabeteko epea izango du horretarako.

Eraikin berrian honako guneak izango dira:

-Aldagela bikoitzen hiru talde.

-Bi komun.

-Biltegi bat eta piraguismorako lokal bat.

Udalak inguruko atarietan obren berri emateko oharrak jarriko ditu, eta ahaleginduko da bizilagunengan ahalik eta eragin txikiena sortzen.