Erabilera anitzeko etxebizitza tutelatuan plazak daude oraindik. Zerbitzua 2015ean jarri zen martxan eta orain arte 15 pertsonak erabili dute zerbitzua, batzuek behin-behineko erabileran eta beste batzuek behin betikoan.

Erabilera anitzeko etxebizitza tutelatua pertsona nagusientzako bizilekua da, ohiko etxebizitzaren eta 3. adineko egoitzaren arteko baliabide bat. Egonaldia behin betikoa edo aldi baterakoa (gaixoaldi baten errekuperazioak, etxeko egokitzapena, zaintzailea oporretara joanak, e.a… sortua) izan daiteke. 

Nori zuzenduta 

-60 urte edo gehiago edukitzea.

-Azken bi urteetan zehar Bergaran erroldatuta egotea.

-Autonomia maila: psikikoki autonomoa izan behar da. Fisikoki mendekotasun maila txiki bat eduki daiteke, laguntza puntual batekin gainditu daitekeena. Autonomoa izateak esan nahi du eguneroko ekintzetarako besteen beharrik ez izatea – edo behar puntuala izatea, hala nola, jaiki, jantzi, garbitu, kalera irten, elkarbizitza egokia mantendu, botikak hartu eta abarretarako.

Zein zerbitzu eskaintzen dira

-Eguneko hainbat ordutan profesional bat etxean lanean aritzen da.

-Eskaintzen diren zerbitzuak, etxebizitza garbitzea, eguneroko otordu guztiak, arropa garbitu eta plantxatzea, tele-laguntza eta etxekoen gainbegiratze pertsonala dira. Plaza-kopurua -Etxebizitza 6 pertsonentzat da.

-Banakako 6 logela ditu (Logela bakoitzak ohe artikulatua, armairua, idazmahaia, besaulkia eta telebista ditu)

-Logelaz gain, 3 komun (bat guztiz egokitua), egongo handi bat eta sukalde-jangela ditu.

Prezioa

-Pertsona bakoitzak bere egoera ekonomikoaren arabera ordaintzen du. 

-Gehienezko prezioa eguneko 23,32 eurokoa da (709,3 €/hileko).

-Bermatu egingo da erabiltzaileak bere gastuetarako gutxienez eguneko 9,45 euro izango duela (313 €/hileko).

Eskaerak

-Bergarako Udaleko Gizarte Zerbitzuetan egin behar da eskaera. Bergararren Arretarako Zerbitzuan hitzordua eskatu behar da.