Azaroaren 2an Antxintxika krossa ospatuko da Bergaran eta hori dela eta ondoren zehazten diren kaleak zirkulazioari moztuta egongo dira:

-Ibargarai kalea Palmerako biribilgunetik Migel Altuna zaharreraino: arratsaldeko 15:00etatik lasterketa amaitu arte. Ibargarai 7-9 eta Katabiako autobus geltokietan oharrak jarriko dira. Bolura joateko, trafikoa Artekaletik bideratuko da.

-Herri lagunak kalea, Zubitik Migel Altuna zaharreko tunelera arte: arratsaldeko 15:00etatik lasterketa amaitu arte.

-Joan XXIIrako sarrera eta irteera: Telesforo Aranzadi kaletik egin beharko da.

-Zurradero kalea: arratsaldeko 15:00etatik lasterketa amaitu arte. Oxirondoko autobus geltokian oharra jarriko dugu.