2018ko azaroaz geroztik Bergarako Udalak Zeinu Intepretazio zerbitzua martxan du entzumen arazoak izan eta zeinu hizkuntza erabiltzen duten herritarrei komunikazioan laguntzeko.

Eskaintzen diren zerbitzuak honakoak dira:

1. Herritar orok Bergarako Udalaren aurrean egiten dituen kontsulta edo eta eskaeren tramitaziorako zeinu hizkuntza (ZH) interprezio zerbitzua jaso ahal du. Udalaren aurrean edozein kontsulta eta tramitazioa burutzeko herritarraren eta Udal langilearen edo zinegotziaren artean ZH interprete bat egongo da komunikazioa bermatzeko helburuarekin.

Entzumen arazoak dituen pertsonak kontsulta edo tramitazioa egin nahi duen departamendua edo arduradun politikoarekin hitzordua eskatuko ahal izango du eta hitzorduan Zeinu Hizkuntza interpreta baten laguntza izango du. Eskaera webgunearen bidez edo Udaletxera bertaratuta egin ahal izango du.

2. Udaletxetik antolatzen diren ekintzetan (plenoak, prentsa agerraldiak, hitzaldiak, ipuin kontalariak, museotik antolatzen diren bisita gidatuak, herritarrekin bilerak etab...) ZH interpretazio zerbitzua eskaini ahal izango da. ZH interprete zerbitzua Udalaren zein herritarren ekimenez jarri ahal izango da.

3. Webguneko zenbait eduki HZ bidez argitaratu dira. Are gehiago, Udaleko webgunea egokitu da eta dagoeneko lau bideo txertatuta daude. Webguneko orri nagusian ZH ikurra azaltzen da eta bertan klikatuz gero, 4 bideo daude HZ-n: Alkatearen agurra, Herritarren postontzia, Herritarren postontziaren funtzionamendua eta Zeinu Hizkuntza zerbitzuaren eskaera.

Ikuskizunak hobeto entzuteko

Horrez gain, Udalak Seminarixoan erabilgarri jarri du Kiribil magnetikoa izeneko sistema. Horren bitartez, entzumen arazoak dituzten eta audifonoa erabiltzen duten pertsonek erabilgarri dituzte 12 rezeptore film emanaldietan edo bestelako ikuskizunetan megafonia bitartez zabaldutako soinua garbiago entzuteko.

Hori guztia esanda, Udalak komunikatzeko entzumen arazoak dituzten herritarrak Zeinu Hizkuntza intreprete zerbitzua zein Kiribil magnetikoa erabiltzera gonbidatu nahi ditu; eta era berean, zerbitzua hobetzeko ekarpenak badituzte Udaletxera hurbildu eta ekarpena egitera animatu nahi ditu.