Igande honetarako, irailak 22, 'Kirola Kalera' ekimena iragarrita zegoen, Mugikortasun Astearen barruan eta hain justu Autorik Gabeko Egunean. Baina ekimena bertan behera gelditu da eguraldi iragarpenak baldintzatuta.

Badira hainbat urte Udalak herriko hainbat kirol elkarterekin batera 'Kirola Kalera' ekimena antolatzen duena, baina zoritxarrez iragarritako ekintzak suspenditu beharrean egon dira.

Hala ere, badira, igandean mantenduko diren ekintza batzuk; honako hauek:

-Palmerakoek antolatutako bizikleta martxa. Irteera 09:00etan Agorrosinetik.

-Hankaluzek Hiru Tontorretara antolatutako korrika irteera. Hitzordua 09:00etan Labegaraietatik.

-Xake txapelketa. Agorrosinen.

Barkatu eragozpenak!