Igandean, irailak 8, Musbika Ensemble ganbara musika taldeak 'Antonio Gaztañetaren bidaia' ikuskizuna egingo du Mariaren Lagundian, 19:00etan.

Musbika Ensemble Elgoibarreko ganbara musika taldea da; eta berak sortu du Euskal Herriko itsas-gizon garrantzitsua izan zen Antonio Gaztañetan oinarritutako ikuskizuna.

Ikuskizun honetan ikusle eta entzuleek Europako eta Ameriketako hainbat herrialdetara eta garaiko Mutrikura bidaiatuko dute testu dramatizatu eta musikaren bitartez. Horretarako baliatuko dituzte tripazko sokak, klabea, arku barrokoak, larruzko estalkiak, barroko garaiko irizpidea duten interpretazioak, eta Kukubiltxo antzerki taldeko sortzaile Josu Camararen interpretazioa, besteak beste.

Arloa: