Arteus Orquesta taldeak kontzertua egingo du larunbatean, irailak 7, Seminarixoan 19:00etan. Sarrera libre izango da aretoa bete arte.

Arteus Orquesta Azerbayango Azer Lyutfaliev biolin jotzaileak sortu zuen 2003an kamera orkestra kantutegia garatzeko. Orkestra honek musika klasikoa biziberritzeko pauso handiak egin ditu, eta musika barrokotik garaikidera arteko kantutegia lantzen du.

Orkestra honek lankidetzak egin izan ditu Alexei Ogintchonik oboe jotzailearekin, Boris Belkin biolin jotzailearekin, Daniel Oyarzabalekin zein Bilboko Abesbatzarekin eta UPV-EHUko Abesbatzarekin, besteak beste.

Arloa: