Astean San Lorentzo poligonoko industrialdean, bidegorriaren ondoan, ingurua berrurbanizatzeko eta azpiegiturak berritzeko lanei hasiera eman zaie. Obrak “Construcciones Artzamendi SA” enpresa adjudikazio-hartzaileak egiten dihardu eta obraren iraupena hiru hilabetekoa izango da gutxi gorabehera. Epe horretan ibilgailuen trafikoa bermatuta egongo da, nahiz eta eragozpenak sortuko diren.

Lanek 148.333,80 euroko (BEZ barne) aurrekontua dute, eta Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren laguntza jaso dute.