Udalak San Martinetan, irailaren 13tik 16ra, ogitartekoak eta patata eta antzekoak furgoneta edo ibilgailu batetik saltzeko lurzoruaren okupazioa egiteko baimena emateko prozedura ireki du. Ibilgailuak jarri ahal izango dira Irala kalean (2 toki) eta Komenio kalean (toki 1).

Aipatutako jarduerarako legezko baldintzak betetzen dituzten enpresek edo jarduteko gaitasun juridikodun pertsonek egin ditzakete eskaerak. Eskaera idatziz aurkeztuko da udaleko erregistroan eta bertan azaldu beharko da baldintza-orri hauek jasotzen dituzten betebehar guztiak ezagutzen dituztela eta betetzeko prest daudela. Eskaerak aurkezteko epea 2019ko irailaren 5ean bukatuko da, 13:30ean.

Informazio gehiago: san_martinetan_furgonetak_prozedura_2019.pdf

                                san_martin_jaietan_furgonetekin_ogitartekoak_epe_luzapenaren_oharrra.docx