BEART Bergarako artisten elkarteak, Bergarako Udalaren laguntzaz, Ageriko 46. Simon Arrieta Pintura Lehiaketarako deia zabaldu du.

Lehiaketa 2019ko irailaren 15ean, igandean, izango da. Lehiaketan nahi duen edonork parte har dezake, inolako eragozpenik gabe. Bakoitzak artelan bakarra aurkez dezake. Lanak Bergaran eta aire zabalean egin beharko dira. Teknika eta gaia libreak izango dira, eta lana udalerriko edozein lekutan egin ahal izango da.

Lanak egiteko era eta beraien neurriak libreak izango dira. Librea izango da pinturaren oinarri erabili daitekeen materiala ere, nahiz eta derrigorrezkoa izan euskarri gogorrean aurkeztea.

Euskarriok lehiaketa egunean, goizeko 9:00etatik 11:00etara, Bergarako udaletxean (San Martin plaza 1) markatuko dira. Euskarriak lanerako aurretik prestatuak eraman daitezke, baina ez da onartuko inolako marrazki, zirrimarra edo marra aztarrenik edukitzea.

Lanak egun bereko 13:00etatik 14:00etara aurkeztuko dira, Bergarako udaletxean.

Erabakia lehiaketaren egunean bertan, 14:30ean, emango da jakitera, eta jarraian sari banaketa egingo da. Lehiaketan parte hartutakoentzat luntx txiki bat izango da.

Erakusketa antolatuko da aurkeztutako lanekin Bergarako osoko bilkura aretoan irailaren 20tik urriaren 3ra, biak barne. Asteartetik ostiralera 18:00-20:30; larunbatetan 12:00-14:00 eta 18:00-20:30; eta igandeetan: 12:00-14:00.

Sariak

Honako sariak banatuko dira:

Lehenengo saria ..............................................................………… 1.000 €

Bigarren saria .................................................................…………… 410 €

Lehenengo bergararrari ............…………………………..………… ....210 €