Azken urteotako ohitura sendoari jarraituta, aurten ere uztaila eta abuzturako kultura eskaintza zabala prestatu du Udalak kalean gozatzekoa, eta are gehiago emanaldiak herrian zehar egingo dira.

Datozen bi hilabeteotan zuzeneko 11 kultura emanaldi izango dira (horietako 4 Berumuga ziklokoak); eta 6 film emanaldi publiko guztiei zabalik. Izango da magia, antzerkia, dantza, akrobazia eta bestelakorik. Horien artean nabarmentzekoa da bihar, uztailak 3, antzeztuko den 'Dr. Bubble eta Mc Fly' ikuskizuna Laboratorium Museoak antolatu duelako. Kimikari buruzkoa da eta clowna eta esperimentuak uztartuko ditu.

Berez emanaldi guztiak kalean aurreikusi badira ere, B planak ere badaude eta kartelean azaldu bezala emanaldiak ez dira inola ere bertan behera geldituko.

Orotara bi hilabeteotako kultura eskaintzak 36.452 euroko aurrekontua izango du. Seguru gozatuko duzuela eta gozatuko dugula!

UZTAILA

-Uztailak 3, asteazkena. 'Dr. Bubble eta Mc Fly'. Errekalde parkean, 19:00etan.

-Uztailak 17, asteazkena. 'Haiek naiz', Rojo Telon taldearen eskutik. San Martin plazan, 20:00etan.

-Uztailak 24, asteazkena. Kubako Camagua dantza taldea. San Martin plazan, 20:00etan.

Aire libreko zinema

-Uztailak 2, asteartea. 'Ploey, bakarrik hegan inoiz ez'. Espoloian, 19:00etan.

-Uztailak 16, asteartea. 'Oin handiren semea'. Espoloian, 19:00etan.

Berumuga zikloa

-Uztailak 5, ostirala. Souljackets. Espoloian, 22:00etan.

-Uztailak 12, ostirala. Cosmosoul. Espoloian, 22:00etan.

-Uztailak 19, ostirala. A Contrablues. Espoloian, 22:00etan.

-Uztailak 26, ostirala. The Diego Brothers. Espoloian, 22:00etan.

ABUZTUA

-Abuztuak 7, asteazkena. Aire Ahizpak. Labegaraietan, 20:00etan.

-Abuztuak 16, ostirala. La Jodedera. Irala kalean, 20:00etan.

-Abuztuak 21, asteazkena. Tor eta Txoborro magoen Aztikeriak. Espoloian, 20:00etan.

-Abuztuak 28, asteazkena. Jon Gurrutxaga & Urbil Artola. Fraiskozuri plazan, 20:00etan.

Aire libreko zinema

-Abuztuak 6, asteartea. 'Sing street'. San Martin plazan, 22:00etan.

-Abuztuak 13, asteartea. 'Campeones'. San Martin plazan, 22:00etan.

-Abuztuak 20, asteartea. 'Lego 2 pelikula'. San Martin plazan, 22:00etan.

-Abuztuak 27, asteartea. 'Megalodón'. San Martin plazan, 22:00etan.

 

Informazio guztia hemen: kartela_uztaila-abuztua.pdf