Asteburu bete-betea izango da oraingoan.

Ekainaren 29an, larunbata, San Pedro eguna ospatuko da Bergaran. Hala, Erraldoien kalejira izango da Txistulari Bandak lagunduta, 18:30ean.

Eta eguna ondo bukatzeko, 'Mila esker eta gero arte Alfredo' kontzertu berezia egingo dute Bergarako Orkestra Sinfonikoak eta lagunak-ek Udal Pilotalekuan, 22:00etan.

Igandeari dagokionez, San Martzial egun handia izango da. Alborada, igoera eta bestelako ekitaldiez gain, San Martzialen izango dira: dantza emanaldia, aurreskua, argazki erraldoia, jolasak, herri-kirolak, irrintzi lehiaketa, erromeria eta beste.

Ohar batzuk

Ez ahaztu ingurumena errespetatzea; hondakinak behar bezala batzea eta lurrean surik ez egitea.

Bestalde, jakin Herribusa gora eta behera ibiliko dela 08:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era, Oxirondo plazatik abiatuta. Euro 1 ordaindu beharko da.

Arratsaldeko herri-kirol probatan eta irrintzi lehiaketan parte hartu nahi dutenek 16:15ean eman beharko dute izena San Martzialeko karpan.