Bergarako Udala-k Or, 2019-05-17 10:51-n bidalia
Mariñe Jauregi bergararraren irudia izan da aurtengo Pentekoste jaietako egitarauaren azalaren lehiaketako irabazlea.
Guztira 5 irudi lehiatu dira aurtengo irudi lehiaketan. Udaleko webgunean ikusgai jarri ziren irudi guztiak, eta herritarrek bozkatzeko aukera izan dute maiatzaren 6tik 12ra bitartean. Mariñe Jauregiren kartelak 157 herritarren boto eskuratu ditu internet bidez. Berea izan da irudirik bozkatuena herritarren artean. Bigarrenak 105 boto eskuratu ditu. Guztira 388 herritarrek bozkatu dute. Era berean, Udaleko ordezkariek ere Mariñe Jauregiren irudia aukeratu dute gogokoen bezala.
Mariñe Jauregik, lehiaketa honetako irabazleak, 400€ balioa duten udal bonoak eskuratuko ditu, Bergarako komertzio-guneetan trukatzeko.