2018ko azaroaz geroztik Bergarako Udalak Zeinu Intepretazio zerbitzua martxan du entzumen arazoak izan eta zeinu hizkuntza erabiltzen duten herritarrei komunikazioan laguntzeko.

Eskaintzen diren zerbitzuak hauek dira.

1. Herritar orok Bergarako Udalaren aurrean egiten dituen kontsulta edo eta eskaeren tramitaziorako zeinu hizkuntza ( ZH ) interpretazio zerbitzua jaso ahal izango du. Udalaren aurrean edozein kontsulta eta tramitazioa burutzeko herritarra eta Udal langilearen edo eta politikariaren artean ZH interprete bat egongo da komunikazioa bermatzeko helburuarekin.

Entzumen arazoak dituen pertsonak kontsulta edo tramitazioa egin nahi duen departamendua edo arduradun politikoarekin hitzordua eskatuko ahal izango du eta hitzorduan Zeinu Hizkuntza interpreta baten laguntza izango du. Eskaera web bidez edo Udaletxera bertaratuta egin ahal izango du. 

2. Udaletxetik antolatzen diren ekintzetan (plenoak, prentsa agerraldiak, hitzaldiak, ipuin kontalariak, museotik antolatzen diren bisita gidatuak, herritarrekin bilera, e.a. ...).

ZH interpretazio zerbitzua eskaini ahal izango da. ZH interprete zerbitzua Udalaren zein herritarren ekimenez jarri ahal izango da.

3. Webguneko zenbait eduki HZ itzulita argitaratu dira Udaleko webgunea egokitu da eta dagoeneko 4 bideo txertatuta daude. Weguneko orri nagusian ZH ikurra azaltzen da eta bertan zanpatuz gero, 4 bideo daude HZ-n.

v Alkatearen agurra v Herritarren postontzia

v Herritarren postontziaren funtzionamendua

v Zeinu Hizkuntza zerbitzuaren eskaera.

Udalarekin komunikatzeko entzumen arazoak dituzten herritarrak zerbitzua erabiltzera gonbidatu nahi ditugu eta era berean, zerbitzua hobetzeko ekarpenak badituzte Udaletxera hurbildu eta ekarpena egitera animatu nahi ditu Udalak.