Otsailean Bergarako Udalak Bergara Hobetzeko Ideiak egitasmoa azaldu zuen. Egitasmo hau Bergara hobetzeko herritarren artean dauden ideiak jasotzeko ariketa baten moduan ulertzen du Udalak.

120 ideia jaso dira guztira oso anitzak eta interesgarriak. Horiek guztiek epaimahai teknikoaren filtroa pasatu behar izan dute iragarri ziren baldintza guztiak betetzen zituzten ziurtatzeko. Batzuk ekimenetik kanpo gelditu dira, baina dagokion departamenduetara bideratu dira ahal den heinean bideragarriak diren kasuan kontuan izateko.

Ikusi ideia zerrenda eta bozkatu hemen.

Halako ekimen antzekoa 2017an ere egin zen, baina orduan, parte hartzeko dokumentu tekniko gehiago eskatu ziren eta batez ere profesionalek aurkeztu zituzten beraien ideiak. 2019an herritar guztiei zabalik egotea nahi zen, eta oso modu zabal batean planteatu da.

2019an jasotako ideiak: 120

-Haurrak 33

-Gainontzekoak 87

Guztira epaimahai teknikoaren filtroa pasatu dutenak:

-Haurren 8 proposamen: 6 bozkatu daitezke 2 ideia errepikatuta daudelako.

-Helduen kasuan 35 izan dira: 19 bozkatu daitezke hainbat ideia errepikatzen direlako.

Asko izan dira filtro teknikoa pasatu duten ideiak, baina ezinezkoa da guztiak mahai gainean jartzea bozkatuak izateko, larregi izango lirateke irakurtzeko eta herritarrek hautatzeko, eta ez litzateke proposamen onenaren aukeraketa erreal bat izango. Garrantzitsua izan da Udalarentzat gehienezko 20 ideia multzoen muga ez gainditzea.

Ideia oso antzekoak izateagatik multzokatu diren ideiak ondorengoak izan dira:

-Ur txorrotak igerilekutik kanpo egitea.

-Ortu publikoak egitea.

-Txakurren aisialdirako gunea sortzea.

-Arrizuriaga parkea aisialdirako erabiltzeko egokitzapenak.

Arrazoi honengatik, multzoka pilatu dira, multzoka bozkatuak izateko. Behin multzoa aukeratuta, aipatutako 4 ideietariko bat bozkatuena izango balitz, hirugarren fase batean herritarrek aukeratuko dute multzoko ideiarik onena gure web orriaren bitartez.

Orain bozkatzeko unea da, horretarako maiatzaren 12ra arteko epea eman du udalak. Bi modutara egin daiteke:

-Fisikoki: udaleko B@Zean edo Agorrosinen.

-Interneten: Udal webgunean.

Sariak

Proposamen onenak: Helduak

1. saria: 1.000 euro bonotan.

2. saria: 500 euro bonotan.

Umeak

150 euro Bergarako liburu eta disko denda batean gastatzeko bina bono.

Bozkatzen dutenen artean:

Botoa ematen duten herritarren artean 8 sari zozketatuko dira:

Helduak

150 euroko 4 bono Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Umeak

2019ko Seminarixoko umeen ekintza guztietarako 4 bono.