Badator Korrika Bergarara. Larunbatean helduko da udalerrira. 12:57 Elorregin izango da. Bergarako Udalak 13:30 hartuko du lekukoa San Pedro plazan.

Korrikari behar den ongietorria egin eta aurreko egunak girotzeko Korrika Kulturala antolatu du Udalak eta herritar talde zabal batek; hauxe prestatutako egitaraua:

Apirilak 11, osteguna.

-18:00etan. San Martin plazan (eguraldi txarra badago, arkupetan). Umeentzako jolasak, Jardunek antolatuta. Eta Otarrak egiten ikasteko tailerra 7-10 urte arteko umeentzat, Aspacek antolatuta (6 euro ordainduko da materialagatik).

-19:00etan. San Martin plazan hasita, Pintxo-pote musikatua, Musika Eskolak eta Erraldoi taldeak antolatuta.

Apirilak 12, ostirala.

-11:00etan. Korrika Txikia Bergarako kaleetan (LHko ikasleekin). San Martin, Aranzadi eta Mariaren Lagundia ikastetxeek antolatuta. Ibilbidea: San Martin ikastetxearen parean hasi, Boni Laskurain, Matxiategi, Ibargarai, Espoloia, San Pedro Kalea, Arruriaga, Barrenkalea eta Irala kalea. Irala kalean, bukaeran, Korrikaren mezua irakurri eta kanta abestuko da.

-18:00etan. Korrika Txikia, Osintxun. Osintxuko Ludotekak antolatuta. -19:00etan. Moises Aspiazu dantza taldearen erakustaldia. Irala kalean (Eguraldi txarra badago, Boluko frontoian).

-22:00etan. Bertso emanaldia: Andoni Egaña, Amets Arzallus, Miren Artetxe, Nerea Ibarzabal, Alaia Martin, Aitor Bizkarra. Gai jartzailea: Ibon Leibar 'Txinbo'. Seminarixoan. Laguntzailea: Koplabarik bertso eskola. Antolatzailea: Bergarako Udala.

Apirilak 13, larunbata.

-13:35. KORRIKA. Ibilbidea: Elorregi, Labegaraieta, Ozaeta, Zubiaurre, San Antonio, Mintegi, Espoloia, Bidekurutzeta, San Pedro plaza, Artekalea, Arruriaga, Zubieta, Mugertza, Lizaria, Amillaga, Osintxu. -15:15. Herri bazkaria Osintxun. Osintxuko batzordeak antolatuta.

Korrika batzordeko partaideak: Bergarako Udala, herriko elkarteak (Jardun euskara elkartea, eskubaloi taldea, saskibaloi taldea, erraldoi taldea, Moises Aspiazu dantza taldea, Pertxa, Osintxuko kultur taldea...), herriko eskolak (Musika Eskola, Aspace, Mariaren Lagundia, San Martin, Ipintza, Miguel Altuna, Angiozarko eskola), Bergarako Orfeoia...