Bergararar askoren eskaera gauzatzera doa eta hori oso albiste ona da. Seminario azpiko parkinga egiteko lanak hasita daude.

Udalak erositako lurzoruan egingo dira aktuazio guztiak, eta bertako erabiltzaileei traba txikiena egiteko prozedura diseinatu eta adostu du Udalak konstruktorarekin.

Horregatik proiektua eraldatzen joan da patioaren eta inguruaren okupazioa ahalik eta gehien murrizteko, eta Aranzadi Ikastolaren funtzionamendua bere horretan uzteko. Hala, lan handienak Aste Santuko oporraldietan eta uztaila eta abuztuan egingo dira; hain justu ume eta gaztetxoak oporretan daudenean.

Erramu Zapatuko ferixan hainbat obrek atzera egingo dute jaia osotasunean ospatu dadin; Herri Lagunak eta Ikastola arteko pasoa libre utziko da; eta beste batzuk.

Ikastolarekin eta inguruko eragileekin harreman estua dauka Udalak eta horiekin konsensuatuta etengabe ari da proiektuari hobekuntzak egiten; hain zuzen ere, Udala uneoro ekarpenak jasotzeko prest dago. Hortaz, ekarpenekin baliteke aurrerantzean aldaketak izatea fase edo pauso zehatzetan.

Aldaketa berririk ezean, lanen planteamendua hauxe da:

-1.go fasea. Karpa. Apirileko lehen hamabostaldia.

-2. fasea. Patioa (Sarrerak). Apirila.

-3. Fasea. Parkea. Apirila.

-4. Fasea. Herri Lagunak. Maiatza.