Udaletik jakinarazten da azken aldian udalerriko hainbat leku publikotan erabilitako xiringak agertu direla. Udalak egiaztatu du Bergaran xiringen bidezko drogen kontsumoa gutxiengoa dela beste drogen kontsumoarekin alderatuta, baina kontsumo hori egon badago eta tamalez hainbat xiringa agertu dira leku publiko desberdinetan.

Horregatik Udalak ohartarazi du halako xiringarik aurkituz gero ez ukitzeko eta Udaltzaingoari (092 telefono zenbakira) deitzeko; haiek jasoko dituzte. Bestalde, norbait horietako xiringa batekin ziztatuko balitz anbulatoriora joateko eskatzen zaio.

Udalaren kezka bikoitza da gaur egungo haur eta gazteek ez dituztelako bizi izan heroinaren kontsumo handiko garaiak eta xiringekin ziztatzeak izan ditzakeen arriskuen gaineko ezjakintasuna izan dezatelako.

Hori horrela izanda, Udala, Udaltzaingoa, Ertzaintza eta herriko osasun eragileak elkarrekin lanean dabiltza; xiringak batzeko prozedura martxan jarri da; eta herriko ikastetxeen bitartez adin txikikoen gurasoei eta ikasle nagusiagoei honen gaineko informazioa ematen dabil Udala