Aste honetan San Martin Agirre plaza eraberritzeko proposamenak jendaurrean aztertu dira eta, goizez zein arratsaldez, Bergarako eragile eta herritarrek hainbat ekarpen egin dituzte.

Vaumm arkitektura enpresak diseinatutako proposamena ontzat hartu dute bertaratutakoek; hain zuzen ere, plaza guztia altura berdinean izatea, plazari aldaketa handirik egin gabe berrantolaketa berria egin eta espazioak hobeto erabiltzea; alde zaharrarekin erabat ezkontzea; eta plaza inguratuz herriko historiari buruzko aipamenak gehitzea.

Orohar herritar eta eragileek ez dute gaur egungo plaza askorik aldatu nahi; eta bat egin dute plazari bizitasun eta argitasun handiagoa ematearekin; autoen presentzia murriztearekin eta ondare gisa zaindu eta erabiltzeari.

Jasotako ekarpenekin Vaumm enpresak proposamena borobilduko du; eta bukatutakoan jendaurrean erakutsiko da.

Eranskinak: