Udalak jarraitzen du Bergarako bidegorri sarea handitzen eta Bergara herri irisgarriago, jasangarriago eta erosoago bilakatzen.

2019an eraiki behar den bidegorri tramu berria Ibargaraiko autobus geltokitik Urteaga kale barrenera arte izango da, hain justu Foru Aldundiak gauzatuko duen tramora arte.

2019ko Udal aurrekontuetan onartuta dago horretarako partida eta aurten hasiko ditugu lanak. Aurrekontua ia 550.000 eurokoa da.

Espaloia erreka alboan mantenduko da, eta bidegorria espaloiaren ondoan egingo da. Horretarako, errepideari zati txiki bat kenduko zaio. Horrek zirkulazioan eragin positiboa izango du: hain zuzen ere, bertako zirkulazioaren abiadura pixka bat motelduko da oinezko eta bizikleten mesederako. Horrekin lotuta, bi zebrabide altxatu berri jarriko dira.

Bidegorria Eskusarte kaletik pasatuko da; eta San Antonioko urbanizazioarekin bat egingo du eraikitakoak. Lan hauekin batera lortuko da Espoloira bidean dagoen aldapari desnibel maila murriztea; modu honetan lortuko da gehienez %6koa izatea.

Lan hauen bitartez lortu nahi da auzoaren kohesioa, mugikortasuna eta bizi-kalitatea hobetzea.

Aurreikuspena da behin betiko proiektua lau hilabetetan bukatuta egotea.