Bergarako Udala-k Al, 2019-02-25 17:53-n bidalia
Udalak lanean dihardu herritarren arteko berdintasuna bermatzeko. Iaz eratu zuen Berdintasun Saila da honen eragile nagusiena eta horren emaitza nagusiena iaz martxan jarritako Berdintasun Kontseilua eta onartutako Berdintasun Plana.
Hala, berdintasunera urte osoan egunero landu beharreko gaia bada ere, ezinbestekoa da, baita ere, Martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Eguna behar den bezala aldarrikatzea; eta aurten ere hilabete osorako antolatu du ekintzak beste hainbat eragilerekin batera.
Udaleko Berdintasun teknikari Maider Urbietak azaldu du Martxoak 8ko leloa dela ‘Bizitzak erdigunera’; eta Udalak lelo hori Bergarara ekarrita eta egokituta ‘Denon ardura, emakumeak erdigunera’ gure egin dugu. "Hain zuzen ere, gizartean partekatuta ez dauden hainbat lan ikusgarri egin nahi ditugu, guztion artean banatzeko, erdigunera ekarri nahi ditugu. Eta erdigunera eraman nahi ditugu, baita ere, emakumeok sufritzen ditugun hainbat bidegabekeri: indarkeria matxista, bazterkeria, arrazakeria, soldata arrakala, lan prekarioa, erailketak eta abar luze bat".
Martxo osoan Udaletxean, Agorrosinen, Irizar jauregian eta Udal Liburutegian, Udaleko Berdintasun Planaren gakoak azaltzeko panelak jarriko dira; Bedelkar merkatarien elkarteko elikagai dendatan (17 guztira) giltzarri bereziak banatuko dira; eta beste hainbat ekintza antolatu dira. Egitaraua osatzeko hainbat elkarte eta ekimenekin elkarlanean aritu izan da Udala: Bedelkarrekin, Zinegoak-ekin, Emakumeen Biharra kolektiboarekin eta Korrikarekin, besteak beste.
Zinegoak-en film laburren saioa; 'Klika, emakumeok korrika' ekimena; emakume bergararrek sortutako 'Emakumien biharra' erakusketa; 'Emakume eta antifrankista, zigor bikoitza: Saturrarango espetxea' hitzaldia; monologoak eta beste.
Hemen egitarau osoa: martxoak8_bergara_330x700.pdf