Bergarako Udala-k Ar, 2019-02-19 16:14-n bidalia
Azken urteotako ildoari jarraituz, aurten ere Etxadi familia psikologia unibertsitate-zentroa kontratatu du Udalak Bergarako familiei seme-alaben heziketan laguntzeko erremintak eskaintzeko.
Izan ere, Udalaren asmoa da gurasoen eskura seme-alaben heziketarako ahalik eta baliabide gehien jartzea.
Kontratatutako zerbitzuaren bitartez ematen diren hiru zerbitzu nagusiak hauek dira:
(1) Familientzat Orientazio Zerbitzua.
Seme-alaben hazkuntzari buruzko edozein kontsulta egin ahal izango da.
-Telefonoz (945 4051549) ostegunetan 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara (945 4051549).
-On line. Udal webgunearen bidez bideratu daitezke.
-Posta elektroniko bitartez.
-Posta arrunta bidez. Etxadi. Maximo Agirre 18 bis, 5. Solairua. 10. Dptua. 48011-Bilbo.
(2) Familiei zuzendutako on-line ikastaroak.
Adin tarte hauetan banatuta (0-2 urte, 2-6 urte eta 6-12 urte) eskaintzen dira dagozkion ikastaroak. Ikastaro horien helburua izan ohi da familiak hazkuntzaren lotutako gai praktikoetan trebatzea.
(3) Formazioa. Gurasoei zuzendutako lau hitzaldi eskaintzen dira urtero, adin tarte desberdinetan segmentatuta. Horri gehitu behar zaizkio eskolatan ere ematen diren hitzaldiak.