Urtez urte aurrekontu parte-hartzaileagoak egiten dabil Udala; hau da, nahi du Udal aurrekontuak herritar guztion artean zehaztea. Azken bi urteotan horren aldeko hainbat prozedura jarri ditu martxan: partida handi bat herritarren proposamenetarako utzi, Udal barruan departamendu guztien artean proposamenak jaso… Horren emaitza dira, besteak beste, dagoeneko egiten hasiak diren Ur Txorroten sistema eta Goiko Estazioan aurreikusitako lanak, besteak beste.

Eta oraingoan ere prozedura bera izan da; Udal barruan lanketa handia egin da; eta herritarren esku 260.000 euroko partida bat onartu da. Orain Udalak herritarren ideiak jaso nahi ditu eta hauek jasota Bergaran hobekuntza gehiago egin.

Urtez urte aurrekontu parte-hartzailegoak egiten dihardu; guztion ahotsak jaso nahi ditu Udalak, hain presente ez dituenak ere antzeman eta gauzatzeko.

2016an Bergarako nekazal auzoetan partaidetza prozesu zabala martxan jarri zuen.

2016ko Ideia Lehiaketatik atera ziren egitasmoak gauzatzen jarraitzen du Udalak.  Hala, aurten Agorrosinen Ur Jolasak jarri, eta Goiko Estazioko gunea aisialdirako eta jolaserako egokituko da.

Bergarako 750. Urteurrena antolatzeko eratutako mahaietan ere proiektu oso sendoak atera dira, eta dagoeneko burutatakoez gain, datozen urteetan ere beste hainbat gauzatuko dira.

Horrekin guztiarekin batera, aurten 260.000 euroko partida zabaldu da herritarrek aukeratutako ideiak gauzatzeko udalerrian zein auzoetan. Epe bat zabaltzen da herritarrek ideiak plazaratzeko. Ideiak bergara.eus webgunera igo ahal izango dira; edo BAZen zein Agorrosinen jarri diren kutxatan utzi .

Ekimenari ‘Bergara hobetzeko ideiak 2019’ izena jarri diote, eta helburua da herritarrek Bergaran gauzatu nahi dituzten ideiak helaraztea; ez horrenbeste profesionalen proiektuak.

Proposamena edozein motatakoa izan daiteke: kultura arlokoa, gizartekoa, hirigintza…

260.000 euroko partida onartu da; hortaz, gutxienez bi proiektu egin ahal izateko, helburua da bakoitzak gehienez 130.000 euroko kostua izatea.

Baldintzak:

-Interes orokorrekoa izatea.

-Urtebetean egin ahal izatea.

-Udalaren eskumena izatea.

-Teknikoki bideragarria izatea.

Helduak eta Gaztetxoak

Parte hartzeko bi maila egongo dira: 16 urtetik beherakoena; eta 16 urtetik gorakoena.

Sariak

Helduen proposamen onena 1.000 eurorekin sarituko da, eta bigarrena 500 eurorekin.

Gaztetxoen kasuan, 150 euro jasoko ditu onenak liburu eta disko dendatan gastatzeko.

Bozkatzen dutenek ere saria

Botoa ematen duten herritarren artean zortzi sari zozketatuko dira: helduen artean, 150 euroko lau bono; eta gaztetxoen artean, 2019ko Seminarixoko umeen ekintza guztietarako lau bono.

BAZen eta Agorrosinen Kutxa bana jarriko dira eta han batutakoak Udaleko Balorazio Teknikoaren eskuetan geldituko dira, balorazio juridiko, tekniko eta ekonomikoa egiteko.

Horren ostean, ideiak jendaurrean erakutsiko ditugu eta herritarrek gustukoenak bozkatuko dituzte.

Horren gaineko informazioa aste honetan banatuko da Bergarako etxe guztietan. Informazio gehiago.