Bergarako Udala-k Ig, 2019-02-17 23:07-n bidalia
Erramu zapatuko feria apirilaren 13an larunbatez ospatuko da.
Beren produktuekin salmentara etorri nahi duten ekoizleek izena eman beharko dute otsailaren 11tik martxoaren 1era.
Izena emateko, ondoko datuak bete: f0128f_erramu_feria_eskaera-bil_beg.doc
Eta honako agiri hauek txertatuz, behar bezala beteta
-Eskaera egiten duen pertsonaren identifikazio-agiria (NAN, AIZ, Pasaportea,…)
-Enpresaren IFK, eskaera eginiko produktuen salmentari dagokiona Gizarte Segurantzan, dagokion erregimenean, alta emanda dagoela agiria (azken kuota).
-Ogasunean egunean daudela ziurtatzen duen agiria
Elikagaien postuetarako gainera:
-Osasuneko erregistro-zenbakia edo osasuneko baimena (giza kontsumorako elikagaien kasuan).
-Elikagaiak manipulatzeko txartela, edo baliokidea den ikastaroaren ziurtagiria, ontziratu gabeko produktuen salmentaren kasuan.
Bost urte baino gehiagoko dokumenturik ez da onartuko.
-Nekazaritzarako ustiategiaren txartela: produkzio propioaren kasuan
Artisauen postuetarako gainera
-Artisau-txartela edo artisau-elkarte bateko parte izanaren ziurtagiria, artisautzako produktuen kasuan. Dokumentuak urte honetakoa izan beharko du, bestela ez da onartuko
Puntuazioa lortzeko, hautazko dokumentazioa
Tokiko ekoizlearen dokumentua
Artisautza tradizionala Kalitate bereizgarria (Jatorri Izendapen Babestua, Adierazpen Geografiko Babestua, Berezitasun Tradizional Bermatua), (Eusko Labela, Euskal Baserri Haragia, Euskadiko Kantauriko Hegaluzea, Euskadiko Kantauriko Antxoa).
Informazio gehiago behar izanez gero, hemen.