Otsailaren 19an, asteartea, heriotza eta doluari buruzko hitzaldia izango da Irizar jauregian, 19:00etan.

Dolulaguna Aretxabaletan kokatuta dagoen zerbitzua da, galera, heriotza eta doluari aurre egiteko erremintak ematen dituena. Hala, bertako Maite Urzain eta Eider Otxoak 'Galerak, heriotza eta dolua, nola bizi?' hitzaldia eskainiko dute Irizarren.