Ostiral honetan, otsailak 15, Boluko pilotalekuaren inaugurazio ofiziala egingo da 17:30ean.

Boluko pilotalekua erabilera askotariko azpiegitura berritua da, eta auzotarrendako ezezik, pilota elkarteak eta beste edozein herritarrek erabili ahal izango dute bai kirolerako, aisialdirako eta beste erabilera batzuetarako.

Ostiraleko inaugurazioa 17:30ean hasiko da eta honako eragileek esku hartuko dute:

-Udal ordezkariak.

-Candem Town-en eskutik dantza erakustaldia.

-Alai taldearen emanaldia.

-BKE Pilota taldearen erakustaldia.

Herritar guztiak ongietorriak izango dira.