Bergarako 750. urteurrenaren harira Valen Moñuxek diseinatu eta Alfredo Gonzalez Chirlaquek zuzendutako ikuskizun erraldoia, Bergarako elkarte, talde eta herritar ugarik parte hartuz, San Martin Agirre plazako agertokian arrakasta handiz gauzatu zena eskuragarri dago DVD formatuan.

Udalak argitaratu ditu ETBk grabatutako kontzertuaren 2.000 kopia eta herritarrek Udal Liburutegian eskuratu ahal izango dute doan asteazken honetatik aurrera.

Ikuskizun errepikaezin hau ETBk grabatu zuen, eta honako ataletan banatuta dago:

-Agurra.

-Bergarako Musika Banda.

-Euskal abestiak.

-San Martzial, Euskal Estanpak.

-Finale.

-Bergarako ereserkia.

Bide batez, gogoratu Udal Liburutegian eskuragarri daudela, baita ere, Bergarako Musika Bandak Bergarako martxei eskainitako CDa eta herriko historiako pasarteak umeei azaltzeko 'Bergarako Kolore Erraldoiak' ipuina.