Udaleko langileak egunotan ari dira Irizar jauregiaren atzealdean lur azpiko bi edukiontzi jartzeko obra egiten. Edukiontziak Plastic Omnium enpresak jarriko ditu eta abenduaren 21erako bukatuta egongo da lana. Edukiontziek ez dute funtzionamendu pneumatikoa izango, mekanikoa baizik arazo gutxiago ematen ditu-eta.

Beirarako erabiliko diren bi edukiontzietako bakoitzak 3 metro kubiko izango ditu, eta horien aurrekontua 12.331,84 eurokoa da (BEZ barne).

Lur azpiko edukiontzi hauek jartzearen arrazoia da inguruan taberna asko daudela, beira asko sortzen dela, eta horiek ohiko edukiontziak botatzean zarata handia sortarazten dutela. Arrazoi horregatik, beirarako lur azpiko bi edukiontzi jartzea erabaki da.