Gureak Taldeko zuzendari nagusi Asier Vitoriak eta Bergarako alkate Elena Letek 5. Area kudeatzeko hitzarmena sinatu dute.

Udalak 5. Area bezala izendatuta daukan gunearen exekuzioa bi zatitan banatzen du hitzarmen honek: batetik, lehengo MAYC eta gaur egun Gureak kokatuta dagoena; eta, bestetik, Maderas Irizarren eremua. Maderas Irizar enpresako arduradunek aurretik bere oniritzia eman zuten.

Hitzarmen honek ahalbideratzen du Gureak Taldea beste erabilera batzuk ere martxan jartzeko. Gureak-ek Plan Berezi bat idatzi beharko du. Plan Berezi hori onartuta, birparzelazio proiektua landu beharko du.

Eta Gureak Taldeak Udalari 1.000 metro koadroko pabiloia emango dio eta egokituko du aparkaleku publikoa.

Alkateak eskertu ditu prozesu guztian Gureak Taldeak erakutsitako jarrera eta elkarlanerako emandako erraztasunak; eta azpimarratu du 5. Area Bergararentzat gune estrategikoa bihurtuko dela.

Gureak Taldeko zuzendari nagusiak, berriz, aipatu du Taldearentzat Bergarakoa proiektu estrategikoa dela, bai territorio aldetik eta baita ere Taldearen ekoizpen berrienaren erakusleiho aparta ere badelako.

Vitoriak eta Letek biek gogoratu dute Miguel Altuna Lanbide Heziketa alboan izateak etorkizunean aukera asko emango dituela.