Udalak zabaldu du irailaren 15ean, San Martin jaietan, Oxirondo plazan jarriko den odolosteen txosna ustiatzeko izenematea: san_martin-odoloste-izenematea.doc.

Deialdia irabazi asmorik ez duten kultur, kirol, herri eta ongintzako elkarteei zuzenduta dago. Eskaerak aurkezteko epea irailaren 4an 12:00etan bukatuko da. Egun berean, 13:30ean, Udaletxeko 1. solairuan zozketa egingo da.

Onuradunak Bergarako harategien odolostearekin egindako pintxoa saldu beharko dute gehienez 2 euroko salneurrian, 10:30etik 15:00etara bitartean, eta edariak ere eskaini ahal izango dituzte.

Hementxe informazio guztia batzen duten oinarriak: san_martin-odoloste-oinarriak.pdf