Larunbatean, uztailak 21ean, nazioarteko 60. "sketchcrawl" hitzordua egingo da Bergaran.

Zer da sketchcrawl-a? marrazketa topaketa bat. Ekintza librea da, ez da izena eman behar, edozein pertsona inguratu daiteke eta besteen ondoan marraztu eta egindakoak konpartitu. Konpromiso bakarra da marrazkiak sarean konpartitzea.

Hiru hilean behin, ekimenaren nazioarteko webgunean data bat jartzen da eta mundu osoan aldi berean jendea irtetzen da marraztera. Hala, Euskal Herriko skethcrawl zaleek Bergara aukeratu dute egun horretako saiorako eta Bergarako parkeak bisitatu eta marraztuko dituzte. Hitzordua goizeko 10:30ean jarri dute Olaso dorreko lorategian dagoen magnolioaren gerizpean. Zuhaitz honek, bere tamaina eta edertasunagatik "aparteko zuhaitz" izendapena jaso du. Horren ostean, 12:30ak aldera, Irizar jauregiko lorategira inguratuko dira. Eta handik, atsedenaldi baten ostean, Usondo parkea bisitatuko dute.

Udalerriko lorategien gaineko informazio gehiago hemen.