Bergarako Udala-k Og, 2018-07-05 15:46-n bidalia
Gaur, osteguna, Elena Lete alkateak eta SPRILUReko zuzendari Txaber Ourok Larramendi industriaguneko obrak bisitatu dituzte.
11 hilabetetan lanek aurrerapen handia egin dute; pabilioi eta bulego berriak eraiki dira. Hain zuzen ere, C partzelan, industrial eraikin berriaren 7.650 metro koadroko azalerarekin, 17 pabiloi eraiki dira. Eta K partzelan, bulego eraikinentzat 765 metro koadro (hiru solairu).
Elena Letek azpimarratu du Bergararen garapen ekonomikorako Larramendiko proiektuak duen garrantzia; eta Txaber Ourok nabarmendu du industriagunea eraikitzeko Bergarako Udalarekin izan den elkarlana. Pozik agertu dira biak obren emaitza ikusita.
Irailean emango dira proiektuaren zehaztasun guztiak.