Udalak gogora ekarri nahi du Bergarako edozein familiak familia, hazkuntza eta hezkuntza gaiekin lotutako aholkularitza eskatu ahal diola Etxadi familia psikologia zentroari.

Zerbitzu hori doakoa, konfidentziala eta pertsonalizatua da. Zerbitzu horren helburua da haurtzaroan eta nerabezaroan garapen pertsonal lortzen laguntzea, eta familien baitan elkarbizitza baketsua sustatzea.

Interesatuek Etxaide elkartera jo dezakete, telefonoz, e-postaz edo posta arruntaz.

-Telefonoz: ostegunetan, 11:00etatik 12:00etara eta 16:00etatik 17:00etara, 944 051 549 zenbakira.

-E-postaz (www.bergara.eus -en aurkituko duzun formulario bat beteta).

-Posta arruntaz: Maximo Aguirre kalea, 18 (bis) 5. solairua, 10. departamentua. 48011 - Bilbo.

Informazio gehiago: http://www.bergara.eus/eu/Ongizatea/familientzako_orientazio_zerbitzua