Udalak martxan jarri du San Martin jaietan Oxirondo plazan taloen txosna jartzeko lehiaketa. Irailaren 15ean izango da, eta lehiaketan parte hartu ahal izango dute Bergarakoak diren eta irabazi asmorik gabekoak diren elkarteek.

Eskaerak aurkezteko epea uztailaren 5ean bukatuko da, 12:00etan. Interesatuek Udalera jo beharko dute. Hurrengo egunean, uztailaren 6an, zozketa egingo da 10:30ean Udaletxean bertan.

Hemen oinarriak: f0155f_san_martzial_txosna_kantina.doc