Asteartean, maiatzak 8, Berdintasun Kontseiluaren bigarren bilera egingo da Irizar jauregian, 18:30ean (ordu eta erdiko iraupena izango du).

Honako gaiak landuko dira:

1. Martxoak 8ko balorazioa.

2. Pentekoste jaietarako ekimenen berri ematea.

3. II. Berdintasun Planaren (2018-2021) zirriborroari ekarpenak egitea (Puntu hau “Daiteke” aholkulari enpresak gidatuko du).

Bergarako Udalak, 2016ko martxoaren 8aren harira, 2018ko otsailaren 29an egindako Osoko Bilkuran Berdintasun Kontseilua sortzeko konpromisoa hartu zuen. Hartutako konpromisoa betetzeko, Bergarako Udalak ezinbestekoa ikusten du bilgune hau berdintasunaren alde lanean ari diren pertsona eta elkarte guztiekin elkarlanean sortzea.

Berdintasun Kontseiluaren bigarren bilera hau aukera paregabea da denon artean adosteko gure herrian txertatu nahi ditugun berdintasun-politikak. Estrategikotzat jotzen da herritarrekin eta, bereziki, emakumeekin II. Berdintasun Plana (2018-2021) onartzea, benetan eraginkorra izan dadin. Hori dela-eta, bigarren saio hau berezia izango da, batez ere, gai hau protagonista izango delako.

Honela, denon artean Bergarako Berdintasun Kontseilua sendotzeko, berdintasunaren alde lanean ari diren eta lan egin nahi duten Bergarako herritar eta elkarte guztiak gonbidatuta daude bigarren bilera honetara.

Eskertzekoa litzateke berdintasuna@bergara.eus (Ilargi) helbidera idatzita etorriko zareten konfirmatzea.

Hemen kontsulta daiteke II. Berdintasun Planaren (2018-2021) zirriborroa.