Aparkalekuei dagokionez:

-Ibargarai kalea 4 zenbakitik 8ra kotxez libre egon beharko da ostiral goizean.

-Ibargarai kalea 8 zenbakitik 14ra kotxez libre egon beharko da larunbat goizean.

-Fraiskozuri kaleko alde biak libre egon beharko dira ostiralean goizeko 07.30etarako. Bertan postuak jarriko dira.

-Erdialdean aparkaleku asko kenduko direnez, larunbatean Ipintza institutuko eta San Martin Agirre ikastolako jolas tokiak zabalik utziko dira aparkaleku bezala erabiltzeko.

Zirkulazioari moztutako kaleak:

-Ibargarai, Fraiskozuri eta Bideberri zirkulazioari itxita egongo dira goizean zehar. Beraz, zirkulazio guztia bariantetik desbideratuko da.

Guzti hori ikusita garajea dutenei gomendatzen zaie egun horretan kotxea barrura sartzea eta herritar guztiei oinez joateko erdigunera, ahal den neurrian behintzat, bertako trafikoa oso nekeza izango baita.

Azkenik gogoratu feria egunetan azken urte hauetan “karteristak” azaldu direla, eta herritarrei tentuz eta arretaz ibiltzeko gomendioa egiten zaie.