Igande honetan, otsailak 25, Domeka Azoka egingo da Seminarioko patioko karpan, 11:00etatik 14:30era.

Udalak antolatzen du Domeka Azoka eta azoka honen helburua da birziklapena eta berrerabiltzea sustatzea. Hala, bertan eskuratu ahal izango dira artisautzako lanak, bitxiak eta baita bigarren eskuko liburua, jostailuak, arropak... 40 postutan.