Otsailaren 27an, asteartea, Udalak batzarra egingo du Artzamendiko berdegune inguruko bizilagunekin; osoko bilkura aretoan izango da 18:30ean.

Uztailean Udalak bilera bat izan zuen inguruko bizilagunekin berdegune horrek etorkizunean izan ditzakeen erabilerak aztertzeko. Han herritarrek hainbat ekarpen eman zituzten eta paisajista batek han ondorioztatutako erabilera posibleak landu ditu.

Hala, asteartean, landutako azterketa paisajistikoak jendaurrean aurkeztuko dira eta batzarrean erabakiko da etorkizunean gune horretan zer egin.