Udalak aurreikusita dauka gaurtik, azaroak 8, otsailaren 14ra bitartean herriko hainbat kale asfaltatzea.

Bi fasetan egingo dira: azaroaren 8tik abenduaren 19ra honako kaleak asfaltatuko dira: Azoka, Ibargarai, Santalaitz, Arrillaga, Arruriaga, Osintxu, San Antonio, Ernai, Masterreka, Bidekurutzeta, Telleria, Arrizuri eta Mintegi. Eta urtarrilaren 8tik otsailaren 14ra honako beste hauek: San Antonio, Aranerreka, Mizpildi, Arruriaga, Osintxu, Ibargarai, Arrizuri eta Mintegi. Zenbait kale bi fasetan landuko dira.

Asfaltatzeaz gain, lanen barruan daude obra zibila eta aglomeratua egitea, eta seinaliztapena egokitzea, besteak beste.

Lanen aurrekontua 338.000 €koa da (BEZ barne) eta esleipena Firmes Alaveses enpresari egin zaio.