Bergarako Udala-k Ar, 2017-09-26 14:11-n bidalia
Erreka Garbiketako Batzordeak, Udalaren laguntzarekin, aurten bosgarren aldiz erreka auzolanean garbitzeko ekimena antolatu du. Parte hartu nahi dutenek urriaren 7an 08:30ean egingo dute hitzordua Seminarioko patioan, Labegaraietako kiroldegian edo Osintxun.
Dena dela, aseguru kontuak direla-eta ezinbestekoa da aurretik izena ematea. Horretarako azken eguna urriaren 2a da eta horretarako hainbat bide daude: Udaltzaingoan, Agorrosingo harreran, Udal webgunean edo honako e-postara idatzita: errekagarbitzeko@gmail.com
Arloa: