Elorregi auzoko Elkorobarrutia eta Abeletxe baserrietara doan bide publikoa egokitu eta asfaltatzeko lanei dagokien adjudikazioa Elurlan SL enpresari egin zaio 33.265 eurotan (BEZ barne).

Bide publikoekin jarraituta, Goiauzora (San Martzialera) doan bidea konpontzeko bigarren fasearen proiektu teknikoa eginda dago eta prozedura negoziatuaren bidez lanaren kontratazioa zabaldu da. Aurrekontua 35.997 eurokoa izango da (BEZ barne).

Eta, azkenik, Osintxu auzoko bolatokiko eraikinari hegalean lona jartzeagatik Juan Antonio Gisasola igeltseroari 1.992 euro ordaindu zaizkio (BEZ barne).