Dolmenen Ibilbidearen balio arkeologikoa eta geologikoa zein paisaia-balioa ezagutzera emateko doako 8 bisita gidatu antolatu dira. Datorren ekainaren 11an, igandean, ekingo zaie bisitei eta urriaren 7an amaituko dira. 9 kilometroko ibilbide gidatua izango da, Karakaten hasi eta Irukurutzetaraino, eta buelta berriz Karakatera.

Dolmenen Ibilbideak Karakate-Agirreburu banalerroa zeharkatzen du, eta Elgoibarko, Soraluzeko eta Bergarako udalerriak lotzen ditu.

Ibilbideak balio arkeologiko handia du, bertan aurkitzen den historiaurreko ondareagatik: Neolitoko eta Brontze Aroko tumuluak eta trikuharriak, hain zuzen. Giza taldeek horrelako mendilerroak, paisaiaren mugarri nagusi zirenak, aukeratu zituzten hildakoak ehorzteko eta beren lurraldea seinalatzeko. Monumentu megalitikoen bidez utzi diguten ondarea antzinako ehorzte-errituekin lotuta dago.

Bisita gidatuen datak, honako hauek dira:

1.     IGANDEAK, EKAINAK 11.

2.     IGANDEA, UZTAILAK 16.

3.     IGANDEA, UZTAILAK 30.

4.     IGANDEA, ABUZTUAK 6.

5.     IGANDEA, ABUZTUAK 20.

6.     IGANDEA, IRAILAK 10.

7.     IGANDEA, IRAILAK 24.

8.     IGANDEA,URRIAK 7.

Bisita gidatuak igandez egingo dira, 10:30etik 13:30era. Behin ibilbidea amaituta, gazta, ogia eta sagardoa izango dira dastagarri. Bisita gidatuetan parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da turismo@debegesa.eus helbidera idatziz edo 943 82 01 10 telefonora deituz.

Ibilbideko hainbat elementuren errepresentazio birtuala

2017ko lan programa Soraluzeko, Elgoibarko eta Bergarako Udalek elkarlanean taxutu eta garatu dute, Debegesa Debabarreneko garapen agentziaren koordinaziopean, eta Gipuzkoako Foru Aldundiak lagunduta. Halaber, Debemen Debabarreneko Landa Garapenerako Elkarteak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak ere parte hartu dute.

"2017 amaieran Trikuharrien Ibilbideko hiru elementuren berreraikitze birtuala egingo da. Zehazki, interpretazio horretarako aukeratu dira Keixetako Egiya Sur-eko trikuharria, Arribiribilletako menhirra eta Gizaburuako Trikuharria. se realizará la reconstrucción virtual de tres megalitos de la Ruta de los Dólmenes. Arkeologoek egingo duten ikerketatik abiatuta, elementu megalitiko horien berreraikitze birtuala burutuko da, sorrerako momentua irudikatuz. Irudikapen birtual horretan elementu megalitikoak eta euren ingurua irudikatuko dira ",  aurreratu du Maite Agirre Bergarako zinegotziak.