Jubilatuen Etxe berriaren irekitze jaialdia igandean egingo da

Bergarako Udalak igandean adinekoentzako topagune berri bat estreinatuko du. Orain arteko San Joxepeko espazioaz gain, jubilatuek igandetik aurrera Martoko gaineko lehengo eskola gorrietan ere aisialdirako espazio berri bat izango dute.

Jubilatuen Etxe hau astelehenetik igandera, arratsaldeko 16:30etatik 20:00etara egongo da zabalik eta Udaltzaingoek ireki eta itxiko dute. Igandean, martxoak 15, 12:30ean irekitze jaialdia egingo da eta bertan izango da alkatea, eraikina erakutsiko dute eta, ondoren, luntxa egingo da. 

Azoka gazteenei gerturatuz

Bergarako gazteak azokan izan dira goizean eta bertako produktuak erosi eta baserritarrekin partekatzeko aukera izan dute.

Bergarako Udalak diruz lagunduta, herriko ikastetxeetan Eskolako Agenda 21 programa burutzen da urtero eta aurtengoan, Elikadura Jasangarriaren gaia lantzen ari dira.

Honen baitan, gazteak azokara gerturatzeko, bertako produktuak ezagutzeko eta baserritarren eta azokako merkatarien errealitatea eta egunerokotasuna ikasleei gerturatzeko antolatu da ekintza hau.

Udalak 30.000€ inguru banatu zituen iaz bonotan eta 2015ean egitasmoak bere hortan jarraituko du

2014 urtean Bergarako Udalak tokiko ekonomia bultzatzeko, sariak eta hobariak banatzeko bono-sistema jarri zuen martxan. Guztira, bono sistema honen bidez 30.000€ banatu zituen 2014ean eta 2015ean ere, egitasmoa mantentzea aurreikusten da.

Bergarako Udalak urtero hainbat alorretan antolatzen dituen lehiaketetarako sariak edo banatzen dituen zenbait hobari bono bidez banatzean, herriko komertzioetan, ostalaritzan eta zerbitzuetan kontsumitzea bermatzen du.

Tokiko ekonomia indartzeko ekimena

Simon Arrietaren “Katxutxo” (1940) obraren inguruko koadroforuma

Bergarako Artisten Elkarteak (BEARTk) larunbaterako koadro-foruma antolatu du Udalaren laguntzarekin, Simon Arrieta margolari bergararra jaio zeneko mendeurrena ospatzeko prestatutako programazioaren baitan.

Eguna: Martxoak 7, larunbata

Ordua: 12:00

Lekua: Udaletxeko Areto Nagusia

Informazio gehiago ikusteko, egin klik hemen

Emakumearen Nazioarteko Eguna dela eta, Bergarako Udalaren adierazpen instituzionala

1975ean NBEak martxoaren 8a emakumeen nazioarteko egun izendatu zuen, eta egun hori baliatuz aldarrikatzen dugu emakume eta gizonen berdintasuna giza eskubide ez ezik funtsezko beharrezko faktorea dela Euskal Herriaren giza garapenerako, garapen sozialerako eta ekonomikoarentzako.

Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2015eko erreziboak

UDAL DIRU-BILKETA:

KOBRANTZA IRAGARKIA

 

Bergarako udalerriko zergapekooi jakinarazten dizuegu, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2015eko erreziboak ordaintzeko  epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

  • 2015eko martxoaren  5etik  2015eko maiatzaren 16ra

Lekuak eta medioak:

Ekitaldiz beterik martxoko Kultura Gida

Ekitaldiz beteta dator hilabete honetako Kultura Gida: emakumea gaitzat hartuta zine klubeko filmak, Haur Literaturako Ziklo berezia hitzaldi, tailer eta literatur klubarekin, "Mozkorra Parregarri" opera komikoaren berrestreinaldia eta Korrika, besteak beste, hilabete honetan Bergaran. Ez da gozatzeko aukerarik faltako!

Egitaraua ikusteko, egin klik hemen.

 

Oxirondo ondoko aparkalekuko TAOan aldaketak egoiliar txartela dutenentzat

2015eko martxoaren 17tik aurrera, TAO guneko egoiliar txartelak ez du Oxirondo ondoko aparkalekuan era mugagabean aparkatzeko baimenik emango.

TAOaren udal araudian eginiko aldaketa baten ondorioz, egoiliar txartela duten autoetako jabeek beste edozein herritarrek bezala jokatu behar dute aurrerantzean: aparkalekuan kokatuta dagoen makinak emandako tiketa atera, autoan bistan jarri eta bertan adierazitako aparkatzeko denbora errespetatu.

Orriak